XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OHARRAK: 1. Ariketa hau egokia da hala hasiberrientzat nola ikasle tarteko eta aurreratuentzat.

Mandatuen zailtasuna ikasleen trebetasunari egokitu.

2. Kontuan hartu ikasleen interes eta behar pertsonalak mandatuak banatzerakoan.

3. Hona hemen zenbait mandatu aukeran: a.Posta Bulegoa.

Ikasleek zigiluak erosi gutunak edo paketeak bidali diru-bidalketa egin edo pasaportea eskatzeko inprimakia jasoko dute.

Ikas dezatela zerbait atzerrira bidaltzeagatik zenbat ordaindu behar den.

b. Lehorrezko garbiketa.

Eraman zerbait garbitzera.

Jaso zerbait.

Galdetu ea gamuzari orbaina ken diezaioketen edo antzeko zerbait.

Ikusi biltegi-zerbitzua edo besterik eskaintzen duten.

e. Polizi komisaldegia.

Gidari-liburua jaso, aparkatze-isuna ordaindu norabideak galdetu, bizikleta-lizentzia atera.

d. Erostetxeak.

Zerbait erosi.

Zerbait itzuli edo aldatu.

Erosi asmo duzun zerbaiten preziorik merkeena hirian (dendaz denda gonbaratuz).

Ikasi nola ireki daitekeen kontua.

Ikusi dendan ba ote den zure neurriko jantzi jakinen bat.

e. Fakturak ordaintzen.

Ordaindu beharreko faktura eta txekea eman ikasleari.

Eskatu erreziboa ekartzeko.

f. Bankua.

Dirua sartu edo atera.

Txekea kobratu.

Ikasi nola irekitzen den aurrezki-kontua.

Ikasi zein bankuk ordaintzen duen interes handiena edo kontu-korronterik merkeena hirian.

g. Eta abar... zernahi dela zenbat eta errealagoa izan mandatua, hainbat eta ardura gehiago hartzen du ikasleak, eta hainbat eta gehiago ikasten.

Beretzako egitea geroko utziko lituzkeenak pozik egingo ditu irakaslearentzat.